Irakaskuntza

Irakaskuntza-prozesua errazteko baliabideak eta tresnak garatzea du ardatz irakaskuntzako ikerketa-lerroak. Eginkizun hauei heldu nahi zaie:

  • Ahoskera ebaluatzeko sistemak
  • Hizketa ezagutzearen bidez erantzun-zuzentasuna baloratzeko sistemak
  • Testuen ebaluazio automatikorako metodoak, ebaluazioari laguntzeko.
  • Plagioak detektatzeko metodoak
  • Corpusetik abiatuta ikaskuntzarako baliabideak sortzen laguntzeko plataforma
  • Ikasleari hizkuntzen ikaskuntzan laguntzeko plataforma (testu-idazketarako laguntzak): hiztegiak, corpusak, zuzentzaileak, itzulpen automatikoa, sorkuntza morfologikoa

Horrez gain, hizkuntzen irakaskuntzako tutore pertsonal bat garatzeko asmoa dago, ikerketa-lerro honetan garatutako teknologien erakusle gisara.